TALDEKIROLAK: Hastera doaz!

Kaixo guztioi!

Taldekirolak (eskubaloia, futbola eta saskibaloia) hastera doaz. Dinamina berri batean sartuko gara eta hona hemen denok norabide berberean lan egin dezagun kirol batzordetik azpimarratu eta guraso, entrenatzaile eta kirolarien artean zabaltzea nahiko genituzkeenak:

  • Orokorrean, multikiroletan, baina tentsio handiagoa sortzen da kirol hauetan. Beraz, denon artean, gogor, ekin beharko dugu tentsioa lasaitu eta haurrentzat jolasteko giro egoki bat sortzen.
  • Arauak, aste honetan zintzilikatuko ditugu, errepasatu eta lagundu epaileei, haurrei eta entrenatzaileei arauak errespetatzen.
  • Kirolari guztiak postu guztietatik pasatzea ikaspen oso handia dela deritzogu. Zuen taldeetan hala dela zihurtatu.
  • Haur guztiek jolasteko aukera berberak izan ditzatela nahi dugu. Beraz, haur guztiek zati kopuru berberak jolastea nahiko genuke ahal den neurrian. Batzuek gehiago jokatu behar badute, ez dadila beti berberak izan.
  • Eskubaloian orokorrean egiten den akatsa da defentsa itxia. Mesedez, denon artean hau ekidin behar dugu. Helduen eskubaloian oso ohituak gaude defentsa itxiak ikustera. Haurrentzat defentsa hau egokia ez dela iruditzen zaigu beraz, denok saiatu beharko gara gure taldean hau gertatu ez dadin.
  • Alebin mailan txapelketak sailkapena du eta honek partiduetan tentsioa, emaitzari soilik begiratzea eta beste hainbat jarrera desegoki ekartzen ditu. Lagundu denon artean emaitzari garrantzia kentzen eta beste balore batzuk bultzatzen.

Hona hemen EKAP eta eskolen artean egindako dekalogoa:

1.- Eredu izan… zaindu zure portaera haurrentzako eredu baita.

2.- Ahaleginak egin… guztiek arau hauek bete ditzaten.

3.- Baloratu… bakoitzaren ahalegina eta hobekuntza.

4.- Bultzatu… garbi jokatzera, ezarritako arauen arabera.

5.- Eman askatasuna… erabakiak hartzeko eta jardueraz gozatzeko

6.- Errespetua agertu… jardueran parte hartzen duten guztiekiko

7.- Gogoan izan… protagonistak haurrak direla.

8.- Motibatu… ikasten ari dira! Diozun guztia positiboa izan dadila

9.- Txalotu… parte hartzaile guztien ahaleginak.  Garrantzitsuena ez da emaitza. 

10.- Uko egin… edonoren jarrera desegokiei edota edozein motatako indarkeriei.

JARDUNALDIA:
Alebinak:  ESKUBALOIKO 1. JARDUNALDIA
Benjaminak: SASKIBALOIKO 1. JARDUNALDIA

One thought on “TALDEKIROLAK: Hastera doaz!

  1. Kaixo Hodei.

    Multikirol taldeetan 12 txerrikumeak ez dira agertzen. Atsedena al dute?

    Elena.

    Enviado desde mi iPad

    > El 3 nov 2015, a las 11:55, SLBTORE MTXLNA IKASTOLA escribió: > > >

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s