Eskola kirola eta generoaren inguruko hausnarketa interesgarri bat:
http://www.klitto.com/eskola-kirola-zeinentzako-kirola
mila esker
Eskola kirola eta generoaren inguruko hausnarketa interesgarri bat:
http://www.klitto.com/eskola-kirola-zeinentzako-kirola
mila esker
Kaixo guztioi!!
Taldekirolekin hastera goaz. Multikirolen ligaxka zoragarri atera da eta eskertzekoa da izan den parte hartzea eta gurasoek taldeei laguntzen egindako lana.
Orain, taldekirolei ekingo diegu. Arauak, ezkerreko menuan dituzue. Komeni denok gainbegiratu bat ematea. Inolako zalantzarik izan eskero gugana etorri lasai.
Aurreko urteetako hainbat arazo eman ez daitezen, eta eskola kirola ahalik eta hezigarrien izan dadin gure haurrentzat, berebiziko garrantzia ematen diogu, ondorengo puntu hauek bete eta zuen taldean betetzen direla ziurtatzeagatik. Denon ardura delako eskola kirola duina izatea:
– Partiduak baina 30 minutu lehenago elkartu. Taldeari puntualitatea eskatu ahal duten neurrian, entrenatzaileen lana asko errazten duelako.
– Plaieroetan, akta bete beharra dago partidu aurretik (ateak jasotzeko toki berean). Lehen txandakoak ateak jarri behar ditu eta bigarren txandakoak kendu. Haurrei ardura hauek hartzeko ohitura bultzatu.
– Jokalari denek denbora kopuru bera jokatuko dute. Inork, gehiago jokatu behar badu ez dadila beti jokalari bera izan.
– jokalari guztiak postu guztietatik pasatzea oso interesgarria da, atezaina ez dadila beti berdina izan, aurrelari , atzelari eta antzekoekin bezalaxe. Aldatzen joatean, asko ikasten dutelako.
– Saiatu partido hasieran epaile eta aurkako taldeko entrenatzailearekin elkartu eta pixka bat arauak errepasatzen eta konfiantza giroa sortzen. Denok helburu bera dugulako jardunaldietan. Haurreko ondo pasa eta jarduera fisikoaz gozatzea lagunekin.
– Partiduetan, aginduak, positiboan esan eta saiatu umorez hartzen. Haurrak gustura sentitu behar duten espazioa izan behar du eskola kirolak. Ez sortu dagoena baino presio gehiago. Gaizki egindako gauzak baino ongi egindakoetan esan.
– Aurkariari eta epaileari eskua eman, zoriondu eta errespetua adierazi. (ez onartu taldeko inor epaileari oihuka aritzea. Haiek ere ikasten ari dira. Lagundu bere lanean)
– Taldean giro ona sortu. Abilezia gutxien dutenak eta taldean integratzeko arazo gehien dutenei lagunduz eta babestuz.
ESKUBALOIKO JARDUNALDIA (Benjaminak LH3-LH4)
benjamin-1-jardunaldia_eskubaloia
SASKIBALOIKO JARDUNALDIA (Alebinak LH5-LH6)
saskibaloia-alebinak-1-jardunaldia
zaindu
Kaixo
Azken jardunaldia izango dugu Multikiroletan.
LH3
Zirkoko arduradunek esan digute, haur kopurua dela eta, material aldetik justu ibiliko direla eta laguntza beharko dutela taldeak dinamizatzen. Beraz, eskertuko genuke, talde bakoitzeko pare bat guraso laguntzera gerturatzen bazarete. Etxean diabolo, pelota eta antzerakoak dituzuenok eraman eskero sekulako laguntza. Mila esker

LH4
Gogoratu kaskoa beharrezkoa dela eta beste babesgailuak lortu eskero ere askoz hobe litzateke.

LH5-6
Autobusak 30minutu lehenago Azken portuko rotondan edo bonberotako rotondan.
Kaixo
Hona hemen multikiroleko jardunaldia:
LH3-LH4 Benjaminak
LH5-LH6 Alebinak
multikirol-urriaren-29ko-kartela
multikirol-urriaren-29ko-oriora-autobusak-kartela
Gozatu eta gozarazten lagundu!
Kaixo !
hona hemen aurrekoan errugbiko jardunaldian ateratako argazki batzuk. Gozatu.
https://www.flickr.com/photos/147471246@N05/albums/72157674560082986
https://www.flickr.com/photos/147471246@N05/albums/72157674099318750
mila esker errugbiko taldeei.
Kaixo !
Hona hemen asteburu honetarako jardunaldia.
LH5-6
multikirol-urriaren-15ko-kartela
multikirol-urriaren-15ko-oriora-autobusak-kartela
LH4
rugby-jardunaldia-benjamines
LH3

Kaixo guztioi!
Asteburu honetan ekingo diogu Multikirol ligaxkari. Oraingoan, LH3koek errugbiko saioa izango dute Astiko zelaian. LH4koek Teniseko jardunaldia izango dute Itxasmendin eta Alebinek talde bakoitzak bere kirola.
LH3
rugby-jardunaldia-benjamines
LH4
LH 5-6