TALDEKIROLEN 1. JARDUNALDIA

Kaixo guztioi!!

Taldekirolekin hastera goaz. Multikirolen ligaxka zoragarri atera da eta eskertzekoa da izan den parte hartzea eta gurasoek taldeei laguntzen egindako lana.
Orain, taldekirolei ekingo diegu. Arauak, ezkerreko menuan dituzue. Komeni denok gainbegiratu bat ematea. Inolako zalantzarik izan eskero gugana etorri lasai.
Aurreko urteetako hainbat arazo eman ez daitezen, eta eskola kirola ahalik eta hezigarrien izan dadin gure haurrentzat, berebiziko garrantzia ematen diogu, ondorengo puntu hauek bete eta zuen taldean betetzen direla ziurtatzeagatik. Denon ardura delako eskola kirola duina izatea:

– Partiduak baina 30 minutu lehenago elkartu. Taldeari puntualitatea eskatu ahal duten neurrian, entrenatzaileen lana asko errazten duelako.

– Plaieroetan, akta bete beharra dago partidu aurretik (ateak jasotzeko toki berean). Lehen txandakoak ateak jarri behar ditu eta bigarren txandakoak kendu. Haurrei   ardura hauek  hartzeko ohitura bultzatu.

– Jokalari denek denbora kopuru bera jokatuko dute. Inork, gehiago jokatu behar badu ez dadila beti jokalari bera izan.

– jokalari guztiak postu guztietatik pasatzea oso interesgarria da, atezaina ez dadila beti berdina izan, aurrelari , atzelari eta antzekoekin bezalaxe. Aldatzen joatean, asko ikasten dutelako.

– Saiatu partido hasieran epaile eta aurkako taldeko entrenatzailearekin elkartu eta pixka bat arauak  errepasatzen eta konfiantza giroa sortzen. Denok helburu bera dugulako jardunaldietan. Haurreko ondo pasa eta jarduera fisikoaz gozatzea lagunekin.

– Partiduetan, aginduak, positiboan esan eta saiatu umorez hartzen. Haurrak gustura sentitu behar duten espazioa izan behar du eskola kirolak. Ez sortu dagoena baino presio gehiago. Gaizki egindako gauzak baino ongi egindakoetan esan.

– Aurkariari eta epaileari eskua eman, zoriondu eta errespetua adierazi. (ez onartu taldeko inor epaileari oihuka aritzea. Haiek ere ikasten ari dira. Lagundu bere lanean)

– Taldean giro ona sortu. Abilezia gutxien dutenak eta taldean integratzeko arazo gehien dutenei lagunduz eta babestuz.

ESKUBALOIKO JARDUNALDIA  (Benjaminak LH3-LH4)

benjamin-1-jardunaldia_eskubaloia

SASKIBALOIKO JARDUNALDIA (Alebinak LH5-LH6)

saskibaloia-alebinak-1-jardunaldia

zaindu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s