Hona hemen aurten eskainiko ditugun ikastaroetako batzuk:
Author Archives: salbatoreskolakirola
Asteburuko jardunaldia: Urriak 6
BENJAMINAK [LH3/LH4]:
Errugbiko jardunaldia izango dute gure txikienek. Askok errugbia kolpeekin soilik lotzen dute eta ez dire euren haurrak ekintza hau probatzera animatzen. Jolas ezberdinen bidez lantzen dute kirola eta parte hartzen duten denek zoragarri pasatzen dute. Beraz, ez egin zalantzarik zuen seme-alabak errugbira animatzeko.
ALEBINAK [LH5/LH6]:
Multikirolen beste jardunaldia asteburuan. Oriora zoaztenak, gogoratu guraso batek gutxienez beti egon behar duela zuekin. Beraz, gurasook, badakizue. Animatu!
MULTIKIROL URRIAREN 6ko KARTELA
MULTIKIROL URRIAREN 6ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA
Asteburuko jardunaldia: Irailak 29
Aurreko asteburuan izan zen Txirrindulari Txiki eguna inoizko arrakastatsuena izan zela eta parte hartzaile guztioi zoriondu nahiko genizueke. Aupa zuek!
Benjaminak:
Kosta krossa ospatuko da Zarautzen eta irristaketa saioa antolatu da LH3 eta LH4ko ikasleentzat. Honetaz gain, puzgarriak, ume tailerrak, trikitilariak, txaranga… festa handia izango da.
2018-09-29 Euskal Kosta krosa II gonbidapena
Alebinak:
Alebinek errugbiko jardunaldia izango dute Astiko zelaian.
Rugby jardunaldia Alebinak
GOZATU!
Multikirola 1.jardunaldia
Hastera goaz 2018/2019 denboraldia. Larunbatean izango dugu lehen zita.
Benjaminek (LH3/LH4). Txirrindulari txiki eguna izango dute. Animatu denei parte hartzera eta jakin gurasoek ere parte hartu dezaketela:
TXIRRINDULARI TXIKIAK2018 Kartela
Ekintza hau, Zarauzko Udala eta Zikloturista elkartearekin bat antolatzen da mundu mailako mugikortasunaren astearen barruan.
Alebinek (LH5/6). Multikirol ligaxkaren lehen jardunaldia. Talde bakoitzak jarduera ezberdin bat izango du. Talde bakoitzarekin pare bat heldu joatea komeni da partaideei laguntzeko. Autobusak, urtero bezala, 30 minutu lehenago Azken portun “Agoueseko” biribilgunean eta San Pelaion, “bonberotako” biribilgunean.
MULTIKIROL IRAILAREN 22ko KARTELA
MULTIKIROL IRAILAREN 22ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA
Ligaxka osoko egutegia osatzen ari gara. Ahal bezain laister zintzilikatuko dugu
Denboraldi berria martxan
Kaixo denoi!
Ikasturte berri bat martxan eta eskola kiroleko denboraldi berria ere martxan. Datorren asteburuan, Multikirol ligaxkarekin emango diogu hasiera aurtengoari.
Horretarako taldeak osatzen ari gara ikastolan. Gurasook animatu zuen seme alaben taldeaz kezkatu eta guraso arduradun bezala izen ematera. Jardunaldietan taldeari babesa ematea besterik ez da egin behar.
Taldekirolekin azaroan hasiko garen arren ari gara talde guztientzat entrenatzaileak topatzen. Ahal den neurrian aurreko urteko entrenatzeko eguna errespetatzea nahiko genuke (gure antolaketarako hobe delako) eta hemen ere taldeko bi guraso arduradun behar ditugu.
Ikastaroak (Xake, pilota, jolasean heziz…), eskola kiroleko egutegi osoa eta gainontzean izango diren ekintzen berri ahalik eta azkarren emateko lanean gabiltza. Dena zehaztean jakinaraziko zaizue.
Informazioa emailez jaso nahi dutenak izena eman berriz ere. Aurreko urtekoak denak ezabatzen ditugulako.
Mila esker
…
III.XAKE FESTA

Eskaladako topaketak
Aurreko astean egin genuen izen ematea ikastolan gelaz gela eta izen eman dutenentzat hemen daude asteburuko eskalada topaketetak ordutegiak. Gozatu! ez da eta askotan izaten kirol hau lantzeko aukera.
Saskibaloiko final erdi, finalak eta beste ekintza batzuk.
Denboraldia bukatzen ari zaigu eta azken ekintzetan murgilduta gabiltza:
- Batetik, bihar, saskibaloiko final erdiak jokatuko dira: ALEBINEN FINALERDIAK 2017-2018 ordutegi onak
- Bestetik, gogoratu maiatzaren 6ean izango dugula Pagoetako mendi elkarteak antolatzen duen ibilaldia eta izena ikasgelan edo kirol bulegoan eman daitekeela.
- Maiatzaren 12an, denboraldi hasieran eguraldi txarragatik, multikiroletan surfa egin gabe geratu zirenak aukera izango dute.
- Maiatzaren 12an Eskaladako topaketak izango dira eta horretarako izen ematea irekita dago bihar arte, ikasgela edo kirol bulegoan:

- Maiatzaren 19an Xake Festa izango dugu. Izen ematea ikasgela edo kirol bulegoan.
Saskibaloi eta eskubaloiko azken jardunaldia
Denboraldi amaierara iritsi garen honetan, hemen duzue saskibaloi eta eskubaloiko azken jardunaldia. Urte hasierako egutegitik moldaketak egin behar izan ditugu azken aldian sorturiko ekintza denak sartu ahal izateko. Ondoren Maiatzeko asteburuetan eskaintza ezberdinak izango ditugu: Mendi ibilialdia maiatzaren 6ean, 12an eskalada topaketak, 19an Xake festa…
beraz, entrenamentuak ere bukatuko dira eta gozatu azken jardunaldian, eskertu entrenatzaileei egindako lana. Ospatu talde guztiarekin gozatu berri dugun denboraldia!