Denboraldi berria martxan

Kaixo denoi!

Ikasturte berri bat martxan eta eskola kiroleko denboraldi berria ere martxan. Datorren asteburuan, Multikirol ligaxkarekin emango diogu hasiera aurtengoari.

Horretarako taldeak osatzen ari gara ikastolan. Gurasook animatu zuen seme alaben taldeaz kezkatu eta guraso arduradun bezala izen ematera. Jardunaldietan taldeari babesa ematea besterik ez da egin behar.

Taldekirolekin azaroan hasiko garen arren ari gara talde guztientzat entrenatzaileak topatzen. Ahal den neurrian aurreko urteko entrenatzeko eguna errespetatzea nahiko genuke (gure antolaketarako hobe delako) eta hemen ere taldeko bi guraso arduradun behar ditugu.

IkastaroakĀ (Xake, pilota, jolasean heziz…), eskola kiroleko egutegi osoa eta gainontzean izango diren ekintzen berri ahalik eta azkarren emateko lanean gabiltza. Dena zehaztean jakinaraziko zaizue.

 

Informazioa emailez jaso nahi dutenak izena eman berriz ere. Aurreko urtekoak denak ezabatzen ditugulako.

 

Mila esker

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s