Eskubaloiko ligaxkari ekingo diote ALEBINEK (LH5-LH6). Jardunaldian, kolore berberarekin dauden taldeek osatzen dute multzoa eta multzoko taldeen kontra jolastuko duzue ligaxka. (atsedenaldia tokatzen zitzaion talde bati, beste multzo bateko talde baten aurka jarri diogu lagun arteko partidua. Helburua jolastea baita).
BENJAMINEK (LH3-LH4) aldiz, saskibaloiari ekingo diote. Adin hauetan ez dago txapelketarik, beraz, partidu guztiak lagunartekoak dira eta emaitzen arabera joango dira hurrengo jardunaldietako aurkariak jartzen. Partiduak ahalik eta paretsuenak izan daitezen. Batzuetan partidu bakarra jolastuko duzue eta beste batzuetan bi partidu motzagoak. Helburua talderik jolastu gabe ez uztea da eta horregatik batzuetan partidu arrunta eta beste batzuetan triangularra tokatuko zaizue.
Lehen jardunaldia izanik, garrantzitsua, taldea non eta zein ordutan elkartuko den ondo adostu eta partaide denek jakitea. Guraso arduradunei eta entrenatzaileei elkarren datuak pasatzen ari gara zuen arteko komunikazio eta koordinazioa hobetzeko.
Partiduak hastearekin batera tentsioa eta lixkarrak ere hasten dira. Mesedez, lasai eta umorez bizi nahi ditugu partiduak. Ahalik eta hezigarrienak izan daitezen. Horretarako, beharrezkoa da, partiduen inguruan gabiltzan heldu guztion parte hartze aktiboa eta jarrera irekia. Ematen diren egoera guztiak hezigarriak egin daitezke eta hori da helburua. Denon artean lortuko dugulakoan, eskerrik asko guztioi.