hemen duzue asteburuko jardunaldiko informazioa. Denboraldiko azkena izango da. Xake festa egitekoak ginen maiatzaren 21ean, baina, Xake taldetik adierazi digute, pandemia ostean, taldean oso kide gutxi daudela eta ez dutela antolatzeko gaitasunik.
LH3-LH4 ATLETISMO
Itxasmendin ospatuko da azken jardunaldia. LH4 9:30etan eta LH3 11etan.
LH5 SURFA
Zarauzko Surf elkartean biltzen gara. Norbere surf taula eta trajea duenak eramateko aukera du. Besteei, bertan utziko zaie behar duten materiala.
PLAIEROTAKO FINALAK
Aurten, arrazoi ezberdinak medio, jolastu behar ziren 5 jardunaldietatik 3 jolastu dira. Hau dela eta, ikastetxeok, eskatu genion ZKE-ri, finalik ez antolatzeko. Sailkapenak justuak ez direlako, denek partida kopuru bera jolastu ez dutelako… Trukean, haur guztiak parte hartuko zuten jardunaldi bat antolatzea proposatu genien. Denek parte hartuko luketen festa bat. ZKE-k ez du onartu eta finalekin aurrera jarraitu du. Sailkapen batzuk ondo ez dituztela abisatu arren, zituzten sailkapenetako lehen 2ak finalera eramanda aurrera atera dute jardunaldia. Badakigu ikasle eta guraso batzuk egoera honen aurrean “haserre” zabiltzatela eta horregatik idazten dizuegu azalpen hau.