Azken jolas saio proposamena

Azken asteotan talde asko jarri zarete gurekin kontaktuan eskola kirola noiz amaitzen den galdetzeko. Aurten, inoiz baino beranduago eta baldintza eskasetan aurrera eraman behar izan dugu denboraldia eta horregatik ere bukaeran gehiago luzatu dugu. Talde askotan begirale lanetan zabiltzatenak nekatuak ere bazaudete eta haur batzuek ere dinamika aldaketa behar dutela adierazi izan digute. Printzipioz, hau litzateke azken saioa.

Baina, eta taldearen arabera, zuek ikusi jada amaitu nahi duzuen edo oraindik ere jarraitu nahi duzuen. Adierazi guri jakinaren gainean egoteko eta kito. Kirol azpibatzordean komentatu dugu polita litzatekeela animatzen bazarete eguraldi onak lagunduta hondartzara edo beste inguru batzuetara joatea jolas saioak egitea. Dena den, hemen jarraitu nahi duzuenok aukera duzue Maiatzean zehar jarraitzeko. Orain arte egindako saioak eskura dituzue eta ezer berria nahi duzuenok lasai eskatu eta prestatuko ditugu jolas gehiago. 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s