Inoiz ez dator gaizki gogoratzea, finalen fasea martxan jartzen denean, taldeen arteko iskanbilak ugaritu egiten direla eta, jarrerak kontrolatu eta orain arte bezala lagun arteko giro ona mantentzen saiatzeko. Hau sari bat bezala hartu behar da eta ez haurrei presio gehiago jarri eta serioago hartzeko. Gozatu eta gozatzen lagundu!