Asteburuko jardunaldia: Eskubaloia eta Saskibaloia [Azaroak 25]

Kaixo denoi

Asteburuan, eskubaloiko eta saskibaloiko jardunaldiak izango ditugu. Alebinek, eskubaloia eta benjaminek, saskibaloia. Arauen atalean topatuko dituzue kirol bakoitzeko araudiak.
Gogoratu helburua ondo pasa eta jarduera fisikoaz, lagunekin, gozatzea dela, beraz, lagundu taldean giro ona izaten eta jokalari guztiak animatu eta babestu. Aurkari eta epaileekiko ere errespetua eta lagun arteko giroa izan dadin lagundu.

Bestalde, larunbatean,  “Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna” ospatuko da. Hau dela eta, talde eta kirolari bakoitzari egun honekin bat eginez keinuren bat egitea proposatu nahiko genizueke eskualdeko koordinatzaileen mahaitik. Galtzerdi, zinta edo erroparen bat morea eraman edota lagun artean pankartaren bat prestatu eta bi taldeen artean argazkia atera (“kirolean ere emakumeen kontrako indarkeriaren aurka”, “emakumeen kontrako indarkeriarik ez”, “erasorik ez”, nahi dezuten mezuarekin.) Gizarten dugun arazo larri honi aurre egiteko denok kontzientziatu beharra dugu eta zuen taldeetan antzeko dinamikak bultzatzera animatu nahi zaituztegu eskualdeko eskoletako kirol koordinatzaileok eta Zarauzko Udalak.

 

Benjaminak: Benjaminak_1.jardunaldia

Eskubaloia: ALEBIN 1. JARDUNALDIA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s