Asteburu honetan hondartzako jardunaldia tokatzen zaigu:
OHARRA: aurreko jardunaldian, ikastolako talde pare bateko gurasoen jarrera ezegokiagatik arreta deitu ziguten. Mesedez, gogoratu epaileak ere ikasten ari direla, denok bezala, akatsak egiten dituztela eta akatsak egiten ikasten dela. Mesedez, errespetatu dezagun haien lana eta ez hori bakarrik, lagundu diezaiegun ahalik eta ondoen pasa dezaten eta ahalik eta gehien ikasi dezaten. Denon ardura da, eskola kiroleko jardunaldietako jarrera desegokiak moztea. Bestalde, talde askotan “gogor jokatu eta falta egitera joateko aginduak” ugaritu egin direla. Gogoratu ez dela helduen kirola eta ezin digutula helduen kirolean gertatzen diren jarrera desegokiak errepikatu.
Beraz, zuen taldeetan, antzerako jarrerarik ikusiz gero, saiatu ahalik eta ondoen lantzen edo guri esaten. Denon artean, hobetzen jarraitzeko asmoz….
Mila esker