Gurasoentzat zorionak!

Kaixo guztioi!

Gaur, hondartzan, aurreko asteburuan jokatutako jardunaldia aztertzen aritu gara eskualdeko eskoletako koordinatzaileok. Bertan, gertaturiko gauzei buruz hizketan egon gara. Kezkagarriak izan dira horietako batzuek. Batetik guraso batzuen jarrerak negarrez utzi zuten epaile lanetan ari zen 15 urteko gaztetxoa. Guztiz lotsagarritzat jotzen ditugu jarrera hauek. Ez dira eredu gure seme-alabentzat, ezta helduentzat ere. Gogor jarraituko dugu hau berriz gertatu ez dadin. Eta noski, honetarako, denon laguntza behar dugu. Jarrera desegokiak ikusiz gero momentuan mozten eta jarrera eredugarriak izaten. Gertatu zena, ez zen ikastolako taldeekin gertatu, zorionez.

Baina beste alde bat ere izan da. Aurreko jardunaldian, zelai batzuetan ez zen epailerik izan. Gurasoek egin zuten epaile lana kasu hauetan. Txapela kentzeko modukoa iruditzen zaigu borondate hori erakutsi zuten gurasoen jarrera. Baina are gehiago, beste eskoletakoek, gure guraso batek epaile lanetan egindako lanagatik zoriondu gaitu. Sekulako lana egin zuela, partiduko ekintzak pitatzeaz gain haurrei erakusteko jarrera erakutsi zuelako.

Beraz, eta gauza onak esatea berebiziko garrantzia duelako, ZORIONAK eman nahi dizkizuet ikastolako gurasooi. Liskarretan gure izenik agertu ez delako, eta batez ere, jarrera egokiengatik zorionak jaso ditugulako. Hori da bidea.

AUPA ZUEK!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s