Kaixo guztioi!
Aurreko astean iada martxan jarri genuen, lehen aldiz, Multikirol ligaxka. Kirol eta haize berriak eskola kirolean. Hasiera guztietan bezala, erritmoa hartu eta neurria aurkitu arte, moldatzen ikasi beharko dugu, baina, helburu eta proiektu oso polita da eta seguru denon laguntzarekin aurrera aterako dela.
1.- Hemen duzue, asteburu honetako multikirol jardunaldia. Alebin eta Benjaminena. Asko asko gozatu eta animatu ditzagun gure ikasleak!!
Multikirol Jardunaldia Martxoak 29
2.- Igandean, Gurutxurtuk antolatutako irteera ere izango da:
Nora:ORKATZATEGI (Kontuz ordu aldaketarekin!)
Irteera: GURIA taberna aurretik
Noiz: Martxoak 30an Goiz Buelta
Ordua: Goizeko 8:30tan
Izen ematea: Mendizabal Kinkiladendan Martxoa 28ra arte
Ordaina: Haurrak: 7€ Helduak: 9€
3.- Hona hemen hondartzako txapelketako final erdien ordutegiak.
70. EDIZIOA – FINAL ERDIAK 2013-2014
Mila esker