Kaixo guztioi!
Asteburu honetan, saskibaloi eta eskubaloi jardunaldia tokatzen da beste behin. Bi kirol hauen denboraldi amaierara iristen ari gara, baina lasai, hauen ostean, multikirol programa hasiko da martxan. Ikasle guztiei parte hartzera animatzen dizuegu. Heziketa integrala osatzeko behar beharrezkoa delako ahalik eta kirol ezberdin gehien ezagutzea. Multikirol liga hau martxan jarriko dugun lehen aldia da eta denon laguntza beharko dugu ikasleak animatu, taldeei lagundu, lehen aldiz arituko diren kirol taldeei laguntzeko,…
Bestalde, eta guraso batzuen iniziatibaz, pintxo eta edariak salgai izango dituen tabernatxo bat antolatuko da larunbat honetan ikastolan. Beraz, bertan ere asko eskertuko genuke bertaratu eta zerbait hartu edo esku bat botatzen baduzue.
ALEBINEN Saskibaloiko 4. jardunaldia
BENJAMINEN 4 eskubaloiko jardunaldia
Otsailaren 28an jokatuko den ALEBINEN 0. JARDUNALDIA