III. ORIOKO HERRI LASTERKETA: ABENDUAK 22
Abenduaren 22an, igandearekin, goizeko 11etan, III. Orioko Herri Lasterketa antolatuko du Orioko Ikastolak. Bi ibilbide izango ditu, bat motza (7 kilometrotakoa) eta bestea luzea (14 kilometrotakoa).
Parte hartzaile guztiek Kilometrotako kamiseta ederra izango dute opari.
Izen-ematea http://www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke, edo gure webgunean (www.oriokoikastola.net) sartu eta bertan dagoen loturatik. Animatu eta egin Kilometroak!