Laguntza eske

Kaixo guztioi

Kurtsoan zehar, asteazkenetan Aritzbatalden eta ostegunetan frontoi zineman pelota, pala eta zesta puntako saioak egiten ari gara. Bi gurasoren iniziatibari esker martxan jarri ahal izan ditugu beste urtebetez frontoiko saioak.

Talde polita elkartu da eta haurrak gustora ari dira. Kontua da, laguntza behar dugula egun hauetan (edo hauetakoren batean), 17:00etatik 18:00etara saio hauek gidatzen laguntzeko.

Zuengana zuzentzen gara inork lagundu ahalko liguken galdetzeko. Ez du zertan bi egunetan izan behar eta ezta astero ere. Baina eskaini ahal duzuen laguntza guztia zoragarri etorriko zaigu. Betiko kirolez gain, baztertuago geratu diren kirol hauek bultzatzea oso garrantzitsua dela deritzogu eta horregatik saiakera berezi hau.

Besterik gabe, esku bat botatzeko aukera eta gogoak dituenak, jar dadila nirekin kontaktuan.

Mila esker

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s