Mugi erronka: otsailak 8arte egiteko
Mugi erronka 06
Aste honetako saioa (urt 25-29)
Aste honetako eskola kiroleko jolas saioa
5.MUGI erronka!
Aste honetarako MUGI erronka!
Eskola kirola berriz martxan!
Urteberrion denoi! Zer moduz zaudete?
Zuek denak eta ingurukoak ondo egotea espero dut.
Covid-19aren inguruko arau berriek, eskola kiroleko jolas saioak berriz martxan jartzea baimentzen digute. Hau dela eta, astelehenean ekingo diegu berriz saioei.
Gogoratu talde bakoitzaren ardura dela astero etorriko den begiralea zehaztea. Diputaziotik arautegi berrienaren xehetasunak jaso zain gaude gure saioak prestatzeko. Komunikabideetan “Eskola Kirola” esaten denean, gure jarduera baino zabalagoa den kirol jarduerari buruz ari direlako eta orain gure jarduera zehatzari buruzko zehaztasunen zain gaude. Astebururako bidaliko dizuegu jolas saio proposamena.
Datorren astean gerturatuko naiz jolas eremura talde bakoitzarengana eta higiene materiala emango dizuet, zalantzak argitu eta behar duzuen edozertan lagunduko zaituztet.
Badirudi kirolaren inguruan egin diren eskaera eta aldarrikapenek emaitzak eman dituztela. Aukera dugu gure txikienak mugimenduan jartzeko eta lagunen artean gozatzeko, beraz, animo denei eta aurrera!
Mila esker
Aste honetako erronka eta gabonetakoa
Hemen duzue asteko erronka.
Hurrengo astetik aurrera oporrak izango ditugu eta oporretarako ere hemen duzue proposamena.
Asko zarete orain arte haurrekin antolatu eta erronken dinamikan zabiltzatenok , AUPA ZUEK!
MUGI! eskola kiroleko
Erronken dinamika bat jarri berri dugu martxan eskualdeko ikastetxeen artean. Bi erronka mota antolatu ditugu: bata urtean zehar osatu daitekeena. Bestea astero aldatzen joango da eta nahi duena astean zehar bete behar dena.
Erronkak, nahi dituenak egin ahal ditu. Erronkak egin dituztenen artean kurtso bukaeran zozketa bat egingo dugu.