Azaroak 20ko jardunaldia

Hondartzako futbol jardunaldiari ekingo diogu asteburuan:

  • Kamisetarik ez duzuenok, berriak iritsi bitartean, edozein kamiseta zuri edo berderekin moldatu ahal duzue. (ikastola – ikastola partiduetara biak eraman edo aurrez adostu kolorea aurkariekin. Beste edozein eskolaren kontra berdea)
  • Alebinetan zenbakiak eskuan idatzita edo buruz jakinda nahiko.
  • Covid 19aren jarraipena errazteko, partidura etorri direnen zerrenda epaileari pasa behar diozue talde guztiek eta kopia bat zuek gorde.
  • Lehen txandakoek porteriak jarri egin behar dituzue eta bigarren txandakoek kendu.
  • Denok ondo pasatzeko, lagundu taldekide eta aurkariei. Moldatu ingurukoen mailara eta denei lagundu parte hartzen eta gozatzen.

Orientazio jardunaldia ZARAUTZEN

Datorren igandean, azaroaren 21ean, orientazio proba bat ezagutzeko eta parte hartzeko aukera aparta izango dute zarauzko eta inguruko herrietako haur, gazte eta familiek.

Izen-ematea irekita dago jada eta azaroaren 18an, 22:00etan itxiko da (kopuru maximora iritsiz gero lehenago itxiko da).

Aurreko urtean ekin genion Gorputz Hezkuntzako saioetan ere Orientazioa lantzeari. Haurren garapenean oso garrantzitsuak diren hainbat gaitasun lantzen dira kirol honetan eta etxeko guztiak elkarrekin egin ahal dugun jarduera da. Kirol Komisiotik animatu nahi zaituztegu parte hartzera. Ez zarete damutuko!

Informazio guztia hemen: https://gotorientazioa.org/2021-zarautz-2/

Azaroak 13ko jardunaldia

Asteburu honetan, Benjaminek errugbia, judo eta irristaketa izango dute. Alebinetan, arrauna egin gabe geratu ziren taldeek izango dute arrauneko jardunaldia (ordutegiak zehazten gabiltza) eta gainontzekoek atsedena izango dute. Guraso asko ari zarete asteburu honetan saskibaloia tokatzen ote den galdezka. Zuen artean darabilzuen egutegia ez dugu guk banatu eta akatsak dituen egutegi zirriborro bat da, beraz, mesedez, kontuz nahasketekin. Egutegia itxi nahian gabiltza oraindik eta horregatik ez dugu ezer zabaldu.

Bestalde, zuen zalantzak argitu eta eskola kirolaren inguruko kontuak azaltzeko Eskola Kirolaren GIDA osatu dugu eta ezkerreko menuan eskuragarri duzue.

Zer pentsatu eman digun albistea

Guraso batek bidali digu albiste honen berri (eskerrik asko bihotzez).

Zer pentsatu handia eman digun albistea da eta eskola kirolean ditugun jarreren inguruan hausnartzeko balioko duelakoan zuei helarazten dizuegu. Denon ahalegina beharrezkoa izango delako gure eskola kirolean hain presente dauden jarrera desegokiak behingoz desagertarazteko.

URRIAREN 23ko JARDUNALDIA

Aurreko asteburuan ekin genion Eskola Kiroleko egutegiari alebinekin. Egun zoragarria atera zen eta ikaragarri gozatu zuten gure gaztetxoenek lagunekin jarduera ezberdinak lantzen. Taldeei laguntzen jardun zineten guraso guztiei bihotzetz eskertu nahiko genizueke zuen babesa.

Jardunaldi berri bat izango dugu asteburuan eta talde batzuetan konfinatuak dauden arren, aurrera aterako dugu denon laguntzarekin.

Gogoratu talde bakoitzari gutxienez guraso batek lagundu behar diola jardunaldietara (ez du zertan guraso arduraduna izan behar). Desplazamentuetan eta antolaketan laguntzeko. Irristaketan adibidez, antolatzaileek, gurasoen laguntza eskatu dute gaztetxoak kaskoak, babesgarriak eta patinak janzterakoan gurasoen laguntza eskatu dute. Haiek ezin dute haur guztiez arduratu beraz, mesedez eskatu dute lan hori gurasoekin egiteko eta horrela haiek jarduera lantzeko denbora gehiago izango dutela.

Urriaren 16ko jardunaldia

Asteburu honetan ekingo diogu eskola kiroleko jardunaldiei. Denbora luzez jardunaldirik gabe egon ostean, poztekoa da albistea. Jardunaldiei konpromisoz heldu eta umore onez lagunekin gozatzeko bakoitzak bere alea jarriko duelakoan… animo denei!!

AUTOBUSA: Bonberotako biribilgunean eta Azken portuko Aguexeko birilbigunean dira geltokiak. Komeni talde osoa elkarrekin igotzea eta derrigorrezkoa da guraso bat izatea taldeko.

LH5 eta LH6koen lehen 3 asteburuetako KIROL JARDUERAK

Ez da erraza izaten ari aurtengo kirol egutegia osatzea. Baina lehen 3 asteburuetako jardunaldiak lotu ditugu eta hementxe dago antolaketa. Eskola eta kirol elkarte guztiek lan handia hartu dute beraz, eskertuko dugu konpromisoz hartu eta dena zoragarri ateratzeko norbere alea jartzen badugu.

ATLETISMOA: Itxasmendin izaten da jardunaldia. Talde bakoitzaren ordutegiak begiratu norbere taldea zein ordutan joan behar duen jakiteko. 30 minutu lehenago han egotea komeni. Guraso bat taldea laguntzen egotea derrigorrezkoa.

ARRAUNA: Zarauzko Arraun Elkartea , Orioko Arraun Elkartea eta Getariako Arraun Elkartearen artean antolatzen dugun eskaintza da. Orduro dira saioak eta 30 minutu lehenago eta 30 minutu ondoren autobusa antolatua izaten dugu taldea arraun lokalera joateko. Guraso bat joatea taldearekin derrigorrezkoa da. Zapatilak eta kirola egiteko erropa eraman.

ERRUGBIA: Astin ospatzen dira jardunaldiak. Talde bakoitzaren ordutegiak begiratu norbere taldea zein ordutan joan behar duen jakiteko. 30 minutu lehenago han egotea komeni. Guraso bat taldea laguntzen egotea derrigorrezkoa.