Ibilaldi neurtua: Maiatzak 8, igandea

   Igande honetan ibilaldi neurtua ospatuko da Azpeitian. Izena eman nahi duzuenok, osatu taldetxoa eta gure bitartez izena eman ahal duzue. Ondoren, bertara joateko kotxeetan eta antolatzea zuen ardura izango da. Izen ematea komeni Maiatzaren 5a baino lehen egitea. 

    Familian egin daitekeen ekintza oso aberasgarria dela iruditzen zaigu beraz, denok animatzen zaituztegu parte hartzera. 

   

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 30

Eskola kirola azken txanpan sartua da eta hemen dituzue asteburuko jardunaldiak. Asteburu honetan LH5ekoek jai izango dute.

LH3-LH4 BENJAMINAK: KROS-a AIA-n.
Krosaren antolatzaileek laguntza eskatu digute. Talde bakoitzeko guraso arduradun bat joatea beharrezkoa da gune aldaketetan eta jolasetan antolatzaileei laguntzeko. Haur kopuru handia izango baita. Ordutegien azpian duzue mapa eta batez ere taldea gunetik guneera eramaten behar dute laguntza. Ikustera joateko nahi adina toki izango da.

LH6 ALEBINAK: SURF-a

Norberak bere traje eta surf taula eraman nahi baditu asko eskertuko dute antolatzaileek.

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 9

Hemen duzue asteburuko jardunaldia. Honekin amaituko dira ligaxkak. LH5 eta LH6koak finalak izango dituzte igandean. Biharko emaitzen ostean, jakinaraziko zaizue nortzuk sailkatzen zareten. Eskola kirola ez da amaitu ordea, oraindik ekintza polit asko ditugu egiteko. Azken txanpan sartuko gara oporren ostean eta Aiako krosa, surfa, orientazioa, triatloia, xakea… eta hainbat ekintza izango ditugu.

Animo, gozatu eta gozarazi!

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 2 Hondartzako futbola

Hemen doa plaieroetako azken jardunaldia:

Asteburu honetan, Txurrukako irteera eta korrika dela talde askok osatzeko arazoak dituzte benjaminetan. Kasu gehienetan, gelako bi taldeak elkartu eta elkarrekin bi partiduak jolastea adostu dugu. Beste batzuetan ezinezkoa da ordutegiengatik eta besteren batean gurasoek nahiago izan dute partidu bakarra jolastea. SM4A taldean aldiz, bakoitzak bere partidua jolastuko du baina gelako beste kideak partidura gerturatuko dira laguntzarik beharko balute. Beraz, honela geratzen da jardunaldia, gorriz, bertan behera geratu diren partiduak. Mila esker jolastearen alde moldaketak egiteko prest agertu zareten guztioi!

Asteburuko jardunaldia: Martxoak 26

Hemen duzue asteburuko jardunaldia.
Ikastolako taldeen arteko partida asko jarri dizkigute. Haur batzuk ohikoa baino urduritasun gehiago transmititu digute gela berdinekoen kontra jokatzeagatik. Gure aldetik, inoiz baino giro sanoagoan jardutera animatzen zaituztegu. Denok ezagunak izateak laguntzen du egoera atseginak sortzeko eta jarri ditzagun indarrak norabide horretan.

Denboraldiaren azken txanpan gaude, garrantzitsua da ahalik eta ondoen bukatzea. Gutxien parte hartzen dutenengan fokua jarri nahi dugu, haiek motibatu, taldearen parte sentiarazi. Horretarako haurrekin lanketa egin behar dugu, etxean, ikastolan, entrenamentuetan…

Entrenatzaileekin bilduko gara azken txanpa honetarako arreta non jarri eta motibatzeko. Etxean, zuek ere, zuen seme-alabekin lanketa egitea nahiko genuke. Ahal duten taldekide guztiei parte hartzen lagundu, umorez jolastu eta ondo pasa dezagun.

Animo denei eta ekin diezaiogun azken txanpari!

  • Asteburuan Txipristin taldeak antolatutako irteera dago. Mesedez, osatzen ez zareten taldeok ahal bezain laister esan jardunaldiko moldaketak egiteko.

Hausnartzen: Kirol aniztasunari buruz

Eskola kiroleko egutegia dela eta sarri ateratzen da kirol aniztasunaren inguruko gaia. Ikastetxeok saiakera handia egiten dugu ahalik eta kirol gehien sartzeko gure egutegian. Baita sailkapen eta lehiakortasuna kentzen ere. Heziketa aldetik gure gaztetxoentzat egokiena dela sinetsita gaude. Honako artikulu hau uzten dizuegu. Hausnartzeko interesgarria izango zaizuelakoan:

https://www.mundodeportivo.com/otros-deportes/20220223/1001754190/secreto-exito-deporte-noruego.html