Asteburuko jardunaldia: Azaroak 16

Kaixo

Asteburu honetan eskubaloi eta saskibaloi jardunaldia tokatzen da berriz ere. Benjaminek saskibaloia eta Alebinek eskubaloia.
Suzko Dragoiak eta Suzko jokalariak taldeak bitan banatu dira jokalari bakoitzak denbora gehiago jolastu dezan.

Benjaminen SASKIBALOIKO jardunaldia
Alebinen ESKUBALOIKO jardunaldia

Bestalde, Kirol Batzordetik, atzo gertatu zen istripu baten berri jarri nahiko genuke hemen. Gure kirolgunean dugun arazo handienetako bat, gazteak, kanastetan mateatu eta zintzilikatzearena da. Arrisku handia dagoela uste dugu. Ulertzen dugu, gazteek, arriskua ez ikustea, eta horregatik, denon artean ea arriskuaz ohartarazten diegun. Taula profesional batean hau gerta badaiteke…. pentsa gurean.

http://www.as.com/baloncesto/video/le-cae-canasta-encima-jugador/20131112dasdasbal_2/Ves

Mila esker

IKASTOLAKO SUDADERAK

Kaixo!!

Atzotik aurrera eta hilaren 15a bitartean, ikastolanko zuzendaritza aurreko portxeetan, ikastolako sudaderak probatu eta eskaerak egiteko aukera izango da 16:30etatik 17:30era.

Animatu erostera!

mila esker

Kirolguneko inaugurazio festako BIDEOA!!!

Hemen da Ikastolako kirolgunearen inaugurazio festako bideoa!!!

Bihotzez eskertu festa hau aurrera ateratzen lagundu duzuen guztioi!!
Ikusleak parte hatzaile eta parte hartzaileak ikusle….gaur egun, ikusle
pasibo izatera ohituak gauden honetan, zoragarria izan zen elkarlankidetzan
aritzea.

Denon artean Ikastola eraikitzen jarraituko dugulakoan…..
BI MILIOI ESKER!!

https://vimeo.com/78065942

hartu bi minutu eta zabaldu eta erakutsi bideoa ingurukoei!! eskerrik asko