KAixo guztioi!!
Lan asko askoren ostean, iada kalean da 2015erako prestatu dugun egutegia!
Ikastolari laguntzeko modu praktikoa!! Etxera iritsiko zaizue gutun bat
eta bertan jartzen du nola egin zure alea eskatzeko!
Kaixo guztioi!
Hona hemen asteburuko jardunaldia. Alebinak, saskibaloiarekin hasiko dira, Benjaminak aldiz eskubaloiarekin. Arauak, ezkerretako menuan topatu ahal dituzue.
Benjaminak: 1. JARDUNALDIA ESKUBALOIA
Alebinak: 1. JARDUNALDIA SASKIBALOIA
Oharrak:
– gogoratu saski eta eskuko jardunaldietan, talde bakoitzari kurtsoan zehar, behin, ikastolako aldagelak ireki eta ixteko ardura tokatu zaizuela. (ni jarriko naiz tokatzen zaion taldearekin harremanetan)
– Ostegun honetan gurasoentzat formazio saioa dugu 18:30ean, aretoan.
Kaixo!
Hemen duzue hondartzako jardunaldia.
Gogoratu ere biharko guraso arduradunen bilera dagoela 17:45ean eta gurasoentzat formakuntza hitzaldia 18:30ean, ikastolako liburutegian. (Formakuntzara asistentzia konfirmatu beharra dago, 20ko taldea osatu behar dugulako minimo)
Argazki berriak ere jarri ditugu argazkien txokoan.
mila esker
Kaixo guztioi
Bi deialdi garrantzitsu aste honetarako:
1.- GURASO ARDURADUNEKIN BILERA
Ostegun honetan, Azaroaren 20ean, 17:45etan bilera egingo dugu ikastolako liburutegian.
Bilera honen helburua, denboraldian zehar, guraso arduradunek izango duten ardura azaldu eta denboraldiari buruzko xehetasunak azaltzea izango da.
Gutxienez, taldeko guraso arduradun bat (biak etortzen badira hobe), bertan izatea komenigarria litzatekeela iruditzen zaigu. Bertan esanak ondoren zabalduko ditu gainontzeko gurasoen artean bilerara etorzen denak.
Hoixe ba, Azaroaren 20ean, 17:45ean, Ikastolako liburutegian.
2.- GURASOENTZAT FORMAZIO SAIOA 18:30ean Ikastolako liburutegian
(asistentzia konfirmatu mesedez, 20 pertsonako taldea ateratzea beharrezkoa delako hitzaldia aurrera ateratzeko)
“Denok irabaz dezagun, inork galdu behar izan gabe” Formazio saioa
Edukiak:
– Eskola kirolaren garrantzia haurraren garapenean
– Haurrak dituzten kirol aukerak
– Eskola kirolean gurasoek duten rola.
– Dekalogoaren aurkezpena.
Mila esker
Kaixo guztioi!
Asteburu honetan, multikirol ligaxkako azken jardunaldia izango dugu. Animatu ikasle guztiei parte hartzera, datorren urtera arte ezingo dutelako berriz multikirolaz gozatu. Animatu argazkiak ateratzera eta bidali ondoren guri argazkien txokoa alaitzeko!
MULTIKIROL AZAROAREN 15ko KARTELA
MULTIKIROL AZAROAREN 15ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA
MULTIKIROLA BENJAMINAK : Igeriketa
(15 minutu lehenago joan aldatu eta prestatzeko)
OHARRA: Eskertuko genuke multikirol ligaxkaren inguruan zuen iritzia helaraziko bezenigute “Gora Beherak” atalaren bitartez edo emailez. Mila esker.
gozatu eta gozarazi!
KAixo
Multikirolen txapelketa buktzen ari den honetan, hondartzako plaieroen txapelketari emango diogu hasiera.
Hemen duzue lehen jardunaldia. GOGORATU partiduen aurretik, aktak bete beharra daudela porteriak eta hartzen diren tokian. Lehen txandakoek porteriak jarri eta bigarren txandakoek kendu.
Larunbaterako eguraldi prebisioa ere alde dugu: http://www.windguru.cz/es/index.php?sc=53313
Gozatu!!!
Kaixo!
Bihar ez dago jardunaldirik. Igandean aldiz, Isidoro Unzueta Krosa ospatuko da 45. aldiz.
Benjaminek parte hartze librea dute, beraz, orain arte izenik eman ez dutenak ere agertzera animatu ditzazkezue.
Alebinen izen ematea duela aste bete itxi zen. Izen eman dutenei 10etan egingo zaie dortsalen banaketa, beraz, mesedez, Alebin mailan parte hartuko duzuenok puntual azaldu zuen dortsalak hartu ahal izateko.
mila esker
Kaixo
hemen duzue asteburuko jardunaldia:
BENJAMINAK:
– LH 3 = TXIRRINDULARITZA
– LH4 = ERRUGBIA
ALEBINAK
MULTIKIROL URRIAREN 25KO KARTELA
MULTIKIROL URRIAREN 25ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA
Animatu talde guztiak eta gozatzera!!!
Kaixo guztioi!!
Hona hemen asteburuko jardunaldia.
Benjanimank Multikirola, Mendia:
Gurutxurturen laguntzaz, mendi irteera izango dute benjaminek. 9:00etan 4.mailakoak eta 11:30etan 3.mailakoak.
Munoan geratuko gara, bertatik, montetxiotik gora, torreoira igo eta buelta izango da txangoa. Bidean zehar jolasak egingo dituztelarik. Talde bakoitzeko guraso bat minimo joatea beharrezkoa da.
Alebinek multikirola:
MULTIKIROL URRIAREN 18ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA
MULTIKIROL URRIAREN 18KO KARTELA
Surfa Moor surf eskolan izango da
GOGORATU GUZTIOI, 26an ospatuko den TRIATLOI TXIKIRAKO eta azaroaren 1ean ospatuko den UNZUETA MEMORIALA KROSERAko izen emateak gelan zabalduta daudela eta datorren astean itxiko direla.