Asteburuko Jardunaldia [U12]

Hemen urteko lehen jardunaldia.

BENJAMINAK: benjamin 4. jardunaldia

ALEBINAK: alebin 4 jardunaldia saski

*Alebinetako talde batzuek 0.jardunaldia deiturikoa jolasteko duzue. Hona hemen egun eta ordutegiak:

Txori eroak – Otso gizonak
(urtarrilak 10 osteguna ikastolan 16:30ean)
Superheroiak – Lastresak
(Urtarrilak 11 ostirala ikastolan 16:30)
Antoniano 6m – Zarauzko onenak
(urtarrilak 11 ostirala antonianon 17:00tan)
Neska piratak – Jubilauak
(Urtarrilak 14 astelehena ikastolan 16:30ean)

 

 

 

TALDEKIROLEN HASIERA [A17]

Kaixo

Taldekirolei hasiera emango diegu. Alebinek saskibaloia eta futbola izango dituzte otsaila bitartean eta Benjaminek eskubaloia eta futbola. Arauak ezkerreko menuan dituzue eskuragarri. Gogoratu taldeko guraso arduradun bat gutxienez beharrezko zaigula azken orduko jakinarazpenak eta taldearen egunerokoaren berri izateko. Asteburuan galdetu zuen taldeetan ea inork izena eman duen eta hala ez bada izen bat eman mesedez.

Alebinek brazaleteekin jokatu behar dute. Beraz, entrenatzaileei banatuko zaizkie brazaleteak. Hauek partiduro eman eta jasotzekoak dira, bestela galdu egiten direlako.

Taldeak, orokorrean, partidua baino 30 minutu lehenago elkartzen dira jokatzea tokatzen zaien lekuan. LAGUNDU DIEZAIEGUN AHALIK ETA ONDOEN PASATZEN. LAGUNEKIN JOLASTEN. DENEI PASATZEN. BARRE EGITEN. BEHAR DUTENEI LAGUNTZEN. EPAILEAK ETA AURKARIAK ERRESPETATZEN….

Benjaminak: BENJAMIN 1. JARDUNALDIA(1)

Alebinak: 1 jardunaldia saskibaloia

Hausnarketarako

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, hausnarketa ezberdinak bultzatu nahiko genituzke. Batetik, egungo eredua, kuestionatu eta etorkizuneko eskola kirol eredua hobetzeko. Generoa eta talde mixtoen kontua geroz eta gehiagotan aipatzen da. Diputaziotik ere gai hau jorratuko dute datorren urteetan, beraz, gaiaren inguruan hausnartzea beharrezkotzat jotzen dugu. Hona hemen gaiari buruzko iritzi artikulu bat:

https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2018-10-19/neskak_vs_mutilak.htm

Asteburuko jardunaldia: [U20]

BENJAMINAK:

Patina_LH3_2018_web

LH4 TOKA, BOLO eta HERRI KIROLAK

LH4koek hiru ekintza izango dituzte. Ordu bete osotara eta bertan boloak, toka, harrijasotzea (txikientzat moldatutako egurrezko piezekin), sokatira… Ekintza hau antolatzen den lehen aldia izanda asko eskertuko genuke gerturatzen zareten helduek antolatzaileei eta haurren kirol aldaketetan eta esku bat botako bazenute. Mila esker

Tokabolo_herrikirolak2018_web

ALEBINAK:
MULTIKIROL URRIAREN 20ko KARTELA

MULTIKIROL URRIAREN 20ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

MENDI IRTEERA:
Igande honetan mendi irteera izango da Villabonan. Ekintza paregabea guraso eta haurrak elkarrekin egiteko. Autobusak antolatu ditugu eskola guztien artean eta izen ematea gelan egin behar duzue edo hesteban@zarauzkoikastola.net helbidean.

Mendizaletasuna_U21_web

 

UNZUETA KROSSA:
Azaroaren 4ean ospatuko da aurten Unzuetaren omenezko Krossa. Izen ematea Urriaren 25ean itxiko da. Izena eman nahi duena hona hemen izen ematea: Unzueta_2018