IBILALDI NEURTUA 2019

Kaixo 
  Martxoaren 10ean ospatuko da Ibilaldi neurtua Zumaian. Izen emateko, atxikita doakizue izen emate orria. Horixe bete (edo betetzeko datuak niri bidali) behar duzue bertan parte hartu nahi dezutenok. Garraio publikoz joatea gomendatzen dizuegu egunean bertan. 


  Familia osoak elkarrekin egin ahal duen ekintza  gutxienetakoa izanik, Kirol Azpibatzordetik, parte hartzera animatzen zaituztegu. 


Mila esker

Asteburuko jardunaldia [O2]

Asteburu honetan kirol aldaketa tokatzen da, beraz, benjaminek (LH3-Lh4) saskibaloiari ekingo diote eta alebinek (LH5-LH6) eskubaloiari. Arauak ezkerreko menuan dituzue.

Benjaminetan taldea bitan banatzeko aukera dago, zuen taldean kirolari asko zaretelako jokalari bakoitzak gutxi jokatzen duela iruditzen bazaizue, taldekide denen artean hitz egin eta niri jakinarazi. Taldea bitan banatu eta horrela bi partidurekin gehiago jolastu ahal izateko.