Asteburu honetan eskubaloia eta saskibaloiko azken jardunaldia izango dugu. Alebinek, igandean izango dituzte saskibaloiko finalak. Finalera sailkatzeko aukerak izan ala ez, ez dezala eragin gure jolasteko moduan. Ikasle batzuk urduri nabaritu ditugu partidua irabaztea beharrezko dutelako eta halako kontuek ez dezatela eragin okerrera gure jolasteko moduan. Helburu nagusia, taldeko guztiek jolastu eta gozatzea da, aurkariak, epaileak eta eskola kirolean parte hartzen duten pertsona guztiak errespetatuz. Mila esker.
Monthly Archives: martxoa 2023
Asteburuko jardunaldia: Martxoak 25
Hemen duzue asteburuko jardunaldia
TXURRUKAKO IRTEERA DELA ETA LH3ko eta LH4ko TALDEEN ANTOLAKETA ASTEBURURAKO
Badakizue asteburuan Txurrukako irteera dagoela, hori dela eta, talde asko osatzeko justu gabiltza eta taldeen artean elkarlanean saiatuko gara arazoa konpontzen. Aurrekoan LH5. eta LH6. Mailakoen artean ondo funtzionatu zuen eta ea asteburuan ere ondo funtzionatzen duen. Dena den, jakin eskola askotako taldeetan gertatuko dela hau asteburuan, beraz, partidu hasieran aurkariekin hitz egin eta edozein moldaketa egin daiteke partidua dauden kopuruetara egokitzeko (izan zati gutxiago jolastea edo jokalari gutxiagorekin jolastea adostu aurkariekin…). Gure ustez, garrantzitsuena jolastu eta ondo pasatzea da beraz, hori lehenetsiko dugu.
LH3
11:45 19. Zelaia — SM32 (9 jokalari) Osatzen da
11:45 20. Zelaia — SM33 (9 jokalari) Osatzen da
11:45 17. Zelaia — SM35 (10 jokalari) Osatzen da
12:45 23. Zelaia — SM31 (9 jokalari) Osatzen da
12:45 21. Zelaia — SM34 (7 jokalari) Justu osatzen dira. Beraz, zozketaz erabakita, lehen txandako SM35eko kirolariei esango diegu 27. Zelaira gerturatzeko. SM31 taldeak osatzeko laguntza behar badu, laguntza eskaintzeko.
LH4
11:45 14. Zelaia – SM44 (5-7 jokalari) [SM41 taldeko 3 jokalari etorriko zaizkie laguntzera]
12:45 17. Zelaia – SM42 (9-10 jokalari) / SM43 (8 jokalari) Osatzen dira, eta bi taldeak ikastolakoak izanda moldaketak egiteko errazago izango da. Jokalariak nahastuta edo zati gutxiago jokatuz justuegi badabiltza.
12:45 22. Zelaia – SM45 (6 jokalari) [SM41 taldeko 3 jokalari etorriko zaizkie laguntzera]
Asteburuko jardunaldia: Martxoak 18
Hemen duzue asteburuko jardunaldia. Aurreko asteburuan, Txurrukako irteera eta gripea zela eta talde askok osatzeko arazoak zituzten. Arazo hauek, talde ezberdinetako kirolariak elkarren artean lagunduz konpondu genituen. Oso ondo joan ziren partiduak eta eskertu nahi dizuegu antolaketa guztian lagundu zenuten, kirolari, guraso eta entrenatzaileei. Elkarri lagunduz indartsuagoak gara.
Azken txanpan sartuak gaude eta ea asteburu hau ere ederra izaten den.
ORIENTAZIOA ezagutzeko aukera
Martxoaren 18an Donostiako Ibaeta kanpusean, orientazioko jardunaldi bat ospatuko da. Azken urteetan ikastolako ikasle eta guraso askok parte hartu dute. Etxeko guztiok elkarrekin egin ahal dugun ekintza dibertigarria da eta hemendik probatzera gonbidatzen dizuegu.
Asteburuko jardunaldia: Martxoak 11
Asteburu honetan playeroen 2.jardunaldia izango dugu. Hona hemen jardunaldia.