Desiderata (EUSKARATUTA)

Aurrekoan, A.Zanatta-ren testu baten aipamena jarri genuen gure blog-ean. Testua, originala jartzea erabaki genuen. Batetik itzulpenean ideia galtzeko beldurrez, eta bestetik, itzultzeko denbora faltagatik (bigarren honek pisu gehiago izan zuen)
Eta hara non, guraso batek, testua euskaratu eta guri bidaltzeko lana hartu duen. Bihotz bihotzez eskertzen dugu guraso honen iniziatiba. Denon artean eraiki behar dugun espazioa delako eta proposamenez gain iniziatiba hartzea garesti dagoelako gaur egun. Mila esker bada, eta guraso horri esker hementxe dugu DESIDERATA testua euskaratuta. Gozatu eta zabaldu (eta aplikatzen saiatu noski!)

DESIDERATA

Nire gurasoei, irakasleei, entrenatzaileei, nagusiei…

Badakit denek maite nauzuela. Zuetako bakoitzak uneoro erakusten dit, nonahi, eta nik zuengatik ere sentitzen dut. Eta ematen didazuen maitasun horren izenean, nahiko nuke ahalik eta modurik sinple eta garbienean haz nadila utz diezadazuela.

Utzidazue erakusten dudan alaitasun horrekin jolasten.

Utzidazue nik izan nahi dudan haurra izaten.

Ez iezadazue eskatu, agian etorkizun batean garrantzitsuak izango diren gauzak lor ditzadala, zeren eta horien bila abiatzeak, niretzat gaur egun beharrezkoak direnak galtzea ekartzen baitu.

Utzidazue benetan dudan adinarekin bizitzen, bizitzan behin bakarrik izango dut eta.

Eta ez ezazue nire bizitza eta pertsona hainbeste planifikatu.

Ez zaitezte nire porrotengatik desesperatu, porrotak eragiten didan mina niri berehala ahazten baitzait, eta derrepentean nago berriro jolasteko eta dibertitzeko prest.

Ez itzazue garaipenak nire bitartez bilatu; eta ez eskatu zuek izan zineten bezalakoa izan nadila, ezta zuek izan ezin zenuten bezalakoa.

Haurra naiz, eta izaten jarraitu nahi dut.

Eskerrak ematen dizkiet nire gurasoei Klub hau aukeratzeagatik, non hainbeste lagun on egingo dudan, eta eskerrik asko entrenatzaileei ere, kirolari on bat izan nadin hezten nautelako.

Batzuetan ohartzen naiz sufritu egiten duzuela jokoan ari naizenean, eta ez dut nahi hala izan dadin, zeren eta ni, une horretan zoriontsua naiz.

Jokatzen ari naiz, eta barrutik begiratuta badirudi zuek, kanpokoak, nire bitartez lehiatzen ari zaretela, zeloak dauzkazuela eta garaipena iristen ez delako sufritzen duzuela.

Denbora utziko bazenidate, ulertuko zenukete garai honetan hala behar duela izan, kirolean, bizitzan bezala, denak ere denbora behar duela, eta inoiz eman ahalko dizuet garaipenik.

Mesedez… utzidazue presiorik gabe jokatzen, erronkarik gabe, hainbeste zuzenketarik gabe, zuek kezkatuta ikusi behar izan gabe, eztabaidan eta baita, inoiz ere, nigatik borrokan…

Mesedez… utzidazue jolasten, ondo pasa dezadan, zoriontsu izan nadin.

Haur bat naiz, ez ahaztu.

Haur bat naiz… eta bizitzan behin bakarrik izango naiz.

“La orientacion deportiva del niño” liburutik hartutako zatitxo interesgarrai bat.

A. Zanatta-ren “La orientacion deportiva del niño” liburuan irakurritako pasarte interesgarri bat. Gure eskola kirolarekin, eta bertan ditugun jarrerekin, zuzeneko erlazioa duena. Gozatu eta elkarbanatu!

DESIDERATA

A mis padres, a mis profesores, a mis entreandores, a mis mayores……
Se lo que todos ustedes me quieren. Cada uno me lo demuestra en todo momento y en
todas partes y en honor a ese cariño que me brindan y que yo también siento hacia
ustedes, quiero que me den la posibilidad de crecer de la manera más pura y más
simple que pueda.
Déjenme jugar con la alegría que represento.
Déjenme ser el niño que a mi me gusta ser.
No pretendan que logre cosas que tal vez sean importantes, pero para otro momento, y
que buscarlas ahora representa perder otras que para mi hoy son más importantes.
Déjenme vivir con la edad que realmente tengo, pues solo pasa una vez por mi vida.
Y no planifiquen tanto con mi vida, ni con mi persona.
Tampoco se desesperen por mis derrotas pues el dolor que me produce perder termina
un instante después y ya ni me acuerdo, enseguida vuelvo a sentir alegría por jugar y
divertirme.
No busquen triunfos a través mío, ni pretendan que yo sea como ustedes fueron o no
pudieron ser.
Soy un niño y quiero serlo.
A mis padres, gracias por elegir este Club, donde haré tantos buenos amigos y también
gracias a mis entrenadores que me educan para que llegue a ser un buen deportista.
A veces noto que sufren cuando juego, no me gusta que sea así, pues en ese momento
soy feliz.
Estoy jugando, y desde adentro pareciera que ustedes, los de afuera, compitieran por
mí, que tuvieran celos y que sufrieran por el triunfo que no llega.
Si me dieran tiempo entenderían que en esta etapa tiene que ser así, que en el deporte
como en la vida todo tiene su tiempo, seguramente un día podré dárselos.
Por favor………..déjenme jugar sin presiones, sin retos, sin tantas correcciones, sin
verlos preocupados, discutiendo y hasta a veces peleando por mi……
Por favor……dejen que juegue, que me divierta, que sea feliz.
Soy un niño, no lo olviden.
Soy un niño……..y solo una vez en la vida.

“La orientación deportiva del niño”
A. Zanatta. Buenos Aires (Argentina)