OHARRAK ///

ESKOLA KIROLA   ///Oharrak

  • Oraindik talde asko guraso arduradun gabe daude (taldeko bi beharrezko dira):

Taldekiroletan:  Surferak, Txoritxoak, Ikastolako megalodoiak, urrezko baloiak, Neska azkarrak, 13 txerrikumeak, Zerrikumeak, Ipotxak, 11 tximistak, Burujaleak, Paga gehio, Panpoxak, Hanka zikinak.

Multikiroletan:  Onenak, Zuripotx, Josutarrak izan ezik beste talde denak.

  • Ostegun honetan 18:00etan eskola kirolari buruzko bilera informatiboa ikastolako aretoan. Edozein zalantza argitzeko bilera informatiboa.
  • Ostegunean 19:00etan “TXAPELDUN EZ IZATEKO ESKUBIDEA” Nola lagundu nire seme-alabei kirol jarduera hezigarriagoa egiten. Hitzaldia Luix Mari Zulaikaren eskutik.Informazioa emailez jasotzeko eta eskola kiroleko egutegia: salbatoreskolakirola.org
  • Xakeko eta esku pilotako ikastaroak martxan jarri berri ditugu. Izen ematea: www.salbatoreskolakirola.org

Asteburuko jardunaldia

KAixo

Hona hemen asteburuko jardunaldia.

BENJAMINEK errugbiko jardunaldia izango dute. Animatu denei parte hartzera, jolas moduan oso dibertigarri lantzen dutelako.

ALEBINEK multikirolen lehen jardunaldia izango dute. Hemen behean ikusi ahal duzue talde bakoitzari zer tokatzen zaion eta autobusak zein ordutan dauden. Talde bakoitzak bi guraso arduradun izan behar ditu laguntzaile jardunaldian. (Autobusen geltokia: Aguexeko eta Bonberotako rotondak)

Benjaminak: Errugbiko jardunaldia

MULTIKIROL URRIAREN 4ko KARTELA
MULTIKIROL URRIAREN 4ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

Mila esker